Krisi ekonomikoak migrazio-fluxuetan duen eragina hizpide, Arrazakeriaren Kontrako Astean

Anboto 2014ko mar. 18a, 08:30
Nelson Mandelari buruzko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Arrazakeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango da martxoaren 21ean, eta hori aintzat hartuta, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako Astea antolatu du Durangoko Udalak. Krisi ekonomikoak migrazio-fluxuetan duen eragina hartuko dute hizpide gaur hasi eta martxoaren 29ra bitartean izango diren ekintzetan. Nelson Mandelari buruzko ekitaldiak ere antolatuko dituzte.

 

Nelson Mandela, son of Africa, father of the Nation dokumentalaren proiekzioak abiatuko du, gaur, Arrazakeria eta Xanofobiaren kontrako Astea.  Bakearen Nobel Saria izan zenaren politikari hegoafrikarraren inguruko dokumental sortaren lehenegoa da eskainiko dutena; udal liburutegian izango da, 18:30ean. Mandelari buruzko beste bi dokumental eskainiko dituzte, martxoaren 27an eta 29an: The 12 disciples of Nelson Mandela eta Behind the rainbow, hurrnez hurren, Durangoko Udal Liburutegian eta Ermuako Lobiano Kulturgunean. Lur Gallastegik dinamizatuko ditu saioak, School of Oriental and African Studies unibertsitatean 'Afrikako Historia'n lizentziatuak.

EHUko Nazioarteko eta Garapenerako Ekonomia irakasle Alfonso Duboisek hitzaldia eskainiko du, martxaoren 20an. Para salir de la crisis: las cuestiones olvidadas. Globalización y movilidad humana izenburupean eskainiko du berak berbaldia, Aniztasun Eskolaren barruan. Duboisek bertaratuko direnak krisiaren eraginez sortutako munduaren egoera berriaz, eta, ongizate-estatu eta migrazio-mugimenduez hausnartzera gonbidatuko ditu, Elkartegian batuko direnak. Saioa 18:30ean hasiko da.

Los cuentos afrianos de Nelson Mandela ipuin kontaketa saioa antolatu dute zapaturako, martxoaren 22rako. Boni Ofogo ipuin kontalari kamerundarrak izenburu bereko liburuaren moldaketa egin du.  Bost urtetik gorako umeei zuzendutako saioa 12:00etan hasiko da, udal liburutegian.

 

Informazio saioa

Migrazioetako Nazioarteko Erakundeak kudeatzen dituen borondatezko itzulera-programei buruzko  informazio saioa ere antolatu du udalak, martxoaren 25erako. Durangoko Elkartegian izango da hori, 18:00etan. Bertan arituko da hizlari moduan Plaoma Sevillanok, Migrazioetako Nazioarteko Erakundeko eragiketa-laguntzaileak.

Borondatezko itzulera programak haien jatorrizko herrialdeetara itzuli gura duten pertsoneo horretarako aukera eskaintzen die; beti ere, baldintza batzuk beteta. Honako programa hauek kudeatzen ditu Nazioarteko Migrazio Erakundeak: erregulartasun egoera administratiboa eta irregulartasun-egoera administratiboa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!