110 lagun batu ziren "leku paregabean gustora afaldu, herritarrekin solastu eta bertso saio eder batetaz disfrutatzeko".
Bertso saioaren aurretik Udalak eta biok dinamikaren balorazio txiki bat egin zuten eta "aurrera begira euskaltzaleak gurera batu daitezela deia egiteko parada izan genuen", azaldu dute EHEko kideek. Euskaraz bizi dinamikaren inguruko bideo bat ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.