Ur edangarria moztuko dute Juan Mari Altuna kalean

Anboto 2014ko martxoaren 10a

Ur edangarria moztuko dute Juan Mari Altuna kalean bihar, 09:00etatik 11:00etara bitartean. Ur hodi nagusian egin beharreko konponketa lanek eragingo dute ur mozketa, udal ordezkariek azaldu dutenez.

 

Juan Mari Altuna kaleko honako atarietan ez da egongo ur edangarririk bihar goizean: 2, 4, 6, 8, 10, 12 eta 14an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!