Ur edangarria moztuko dute, bihar, Santasusanaoste eta Erretentxun

Anboto 2014ko martxoaren 4a

Ur edangarria moztuko dute bihar, martxoak 5, Santasusanaoste eta Erretentxu kaleetan. Ur hodi nagusian egin beharreko konponketa lanek eragingo dute ur-mozketa, udal ordezkariek azaldu dutenez

 

Goizeko 09:00etatik 10:00ak bitartean ez dute urik edukiko Santasusanaioste eta Erretentxu kaleko bizilagunek. Santasusanaoste kale osoan eta Erretentxuko 24, 26, 28 eta 31 atarietan eragingo du ur-mozketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!