Mendekotasuna duen pertsonaren luzaroko zaintza-lanen ondorioak arindu eta osasunean ohitura egokiak sustatu guran lau tailer antolatu dituzte, azaldu dutenez: Laguntza zerbitzua bikote zaintzaileentzat eta mendekotasuna duen senidearentzat izenekoa, Zaintzak sortutako antsietatea kontrolatzeko baliabideak deritzona, Erlazaxio tailerran eta Ibilbide osasuntsuei buruzko tailerra.
Zaintza-lanari modu egokienean aurre egiteko mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko senideak trebatu eta norberaren baliabideak garatzeko formakuntza saioak ere prestatu dituzte: Loaren nahasteak eta Mendekotasuna duen nire senidearen jokabide arazoei aurre egiteko baliabideak ikastaroak eta Zure senidea eraginkortasunez mugitu: etxean ikasten izeneko formakuntza saioak antolatu dituzte.
Guztiak ala guztiak ekainera bitartean garatuko dira eta informazio gehiago lortzeko honako telefono zenbakia edo helbide elektroniko hau erabili daiteke: 94 603 00 46 / durangaldea@zaindu.eu
Mendekotasuna duen pertsona bat zaintzea, senide zaintzaileen egunerokotasunean eragina duen erabaki bat da: ardura, ahaleginak, ezaguera, antolakuntza ahalmena... Zaindu programa zaintzailearengana hurbiltzen da: "Zaintzailearen senidearen gaixotasuna ezagutzea, etengabeko zaintza-lanak sortaratzen dituen emozioak, laguntza eta zaintzailearen denbora librea disfrutatzeko beharra, zaintzailearen osasunaren zaintza..." izango dituzte hizpide ikastaro hauetan, azaldu duten moduan.