Hiru atxilotu, etxe batean lapurtzea egotzita

Anboto 2014ko martxoaren 3a

Zapatu iluntzean Zabale kaleko etxe batean lapurreta egitea leporatu die Udaltzaingoak.

 

Hiru gizon atxilotu zituen zapatuan Udaltzaingoak Zabale kaleko etxe batean lapurtzea egotzita. 20:10ean herritar batek Udaltzaingora deitu zuen abisu emanez. Bertaratu, eta etxearen atarian topatu zituzten ustezko lapurrak. Udaltzaingoaren arabera, gainean zeuzkaten etxetik lapurtutako zenbait gauza. Epailearen esku utzi zituzten hiru atxilotuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!