Bideo tailerra martxoaren 7an eta 14an garatuko da Landakoko Elkartegian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. 18-30 urte tarteko gazteei zuzendutakoa da, eta doakoa.
Norbere telefono mugikorragaz minutu biko bideo bat zelan egituratu, grabatu eta editatu irakatsiko dute ikastaroan. Gero, bideo hori sare sozialetan zelan zabaldu izango dute aztergai.
K proiektuaren barruan, KMovie izeneko bideo lehiaketa ere sortu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Beraz, tailerrean landutako bideoa bertan aurkezteko aukera edukiko dute gazteek. Irabazleak 12.000 euro jasoko ditu, eta bere sorkuntza lana pelikula bihurtzeko aukera ere edukiko du.