Elikadura subirautzaren inguruko erakusketa Plateruenean

Anboto 2014ko otsailaren 21a

EHNE baserritarren sindikatuak eta Bizilur elkarteak elikadura subirautzaren inguruko erakusketa ipini dute Plateruenean.

Prentsaren eta beste hainbat lagunen aurrean inauguratu dute erakusketa. Euren helburua, elikadura subirautzaren inguruan era pedagogiko batean informatzea da, eta erakusketa grafikoa da nagusiki. Plateruena da erakusketarentzat lehenengo geltokia, baina gero beste hainbat herritara eroango dute.

EHNEko Unai Aranguren baserritarren Via Campesina nazioarteko sareko kidea ere bada, eta adierazi du lurrak behar dituztela: "Gizarteak ere bai, arazoa gizarte osoarena da-eta". Legeak baserritarren kontrara egiten dituztela kritikatu du.

Kontsumoaz ere berba egin du. Bere ustez, ondo daude kontsumo taldeak edo ekonomatoak, baina dendari txikiekin ere lan egin behar dela esan du.

Bestalde, iragarri du 2017an Euskal Herrian egingo dela lau urterik behingo Via Campesinaren mundu mailako konferentzia. Inaugurazioan Paul Nicholson eta Unzalu Salterain EHNEko ordezkariak egon dira. Baita arduradun politikoak ere, tartean, Mañariko alkate Endika Jaio (Bildu) edota Tasio Erkizia Ezker Abertzaleko militante historikoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!