Larrasoloeta kalea itxiko dute autoentzat astelehenetik aurrera

Anboto 2014ko otsailaren 23a

Larrasoloeta kalea itxiko dute bihar. Olleria kalerako noranzkoan, ur-sare nagusiko hodia konpondu ahal izateko. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek.

 

Hainbat puntutan dago apurtuta 150 mm diametroko ur-sare nagusiko hodia. Errepidearen azpian dago hodi hori, eta premiazkoa da konpontzea, ohar baten azpimarratu dutenez. Horretarako fundiziozko hodi berri bat sartuko da, eta unean-unean , noranzko bietan itxiko dute autoentzat errepide hori.

 

Lan horiek honako kale hauetan eragingo dute: Antso Estegiz zumardian eta San Frantsizko, Erretentxu, Santanoste, Zumar, Haritz, Pago, Astigar, Lizar, Gorosti, Izei, Hagin, Santi Kurutz, Ezki,Juan Itziarko, Urki, Hegoalde, MOntorreta, Urkiagatorre eta larrasoloeta kaleetan.

 

Olleria kaleko biribilgunean hasi egongo dira seinaleak lanok iragartzeko. Bertotik Larrasoloeta eta Laubideta kale arteko biribilgunera arte, hain zuzen ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!