Espainia, geldi egotetik lehenagoko sasoietara doala ohartarazi du Ezker Abertzaleak. "Konponbide nahiari estatuak ematen dion erantzuna da honako atxiloketa hau. Bizi dugun egoera historikoa aprobetxatu beharrean gerra estrategian mantentzen da estatua". Ezker Abertzalearen ustez Euskal Herrian eman dira konponbidea errazteko urratsak, eta euren horretatik aldebakartasuna erabiliz garatutakoak nabarmendu gura izan dituzte.
Operazioaren aurrean protesta egin eta erantzun zabala artikulatzeko beharra ikusi dute. Gaur 20:00etan kontzentratuko dira Ezkurdin, eta biharko manifestazioa deitu dute; leku beretik hasiko da 19:30ean. Familiari eta lagunei elkartasuna adierazi die oharrean.