Guggenheim museora irteera adinekoentzat

Anboto 2014ko otsailaren 17a

Guggenheim-Bilbao museora irteera antolatu du Durangoko Adinekoen sailak. Ernesto Netoren 'Naraman gorputza' erakusketa ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 

Erakusketa artista brasildarragaz elkarlan estuan antolatutako erakusketa da Naraman gorputza. 1980ko hamarkadan hasi eta gaur egunera arteko lanen sorta zabala da Guggenhmein museoan erakusten dutena.

 

Otsailare 25erako antolatu dute irteera. Durangoko tren geltokian egin dute hitzordua 15:30ean eta bisitak 90 minutuko iraupena izango du. Adinekoen Udal Egoitzan lortu daiteke informazio gehiago: 94 465 74 51 / adintek@durango-udala.net.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!