Iker Oceja turismo zinegotziak eta Natalia Naberan teknikariak Durangoko turismoa sustatzeko webgune berria aurkeztu zuten eguaztenean. Herrian sektoreak egin dezakeen ekarpen ekonomikoa hizpide izan zuenOcejak: "Fenomeno ekonomikoa ere bada, sozialaz gainera". Kanpoko bisitariei begirakoa da www.turismodurango.net izeneko ataria. Naberanen ustez, tresna “erraza, erakargarria eta modernoa” da, eta Durangora bisitan etorri gura dutenen interesen arabera egin gura izan dute. Modu horretan, turistak erakartzea da euren helburu nagusia.
Agenda eta zerbitzuak
Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez erabali ahalko da, eta ordenagailu, tableta zein telefono mugikorretarako balioko du. Durango eta inguruetako eskaintzak eta zerbitzuak agertuko dira bertan: udaleko informazioa, kultur aretoetako ekintzak... Gainera, audio batek gidatutako ibilbide baten bidez ezagutu ahalko dute herria bisitariek. Eta bizikletaz zein oinez ibiltzeko prestatuta dauden ibilbideak ere eskuragarri daude.
Turismoak merkataritzan eragina izango duela uste dute webgune berriaren sustatzaileek, eta, horregatik, "bere kalitatea islatzen" saiatu dira argazki eta bideoen bitartez.