Durangoko EH Bilduren lan ildoak azalduko dituzte gaur

Anboto 2014ko ots. 16a, 09:00

Durangoko EH Bilduk ekitaldi irekia antolatu du gaurko. Eguerdiko 13:00etarako deialdia egin dute Andra Marin.

 

Ekitaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, Durangoko EH Bilduren gaur egungo jardunaren lan ildo nagusiak azaltzea da agerraldi horren helburua. "Durangon EH Bildu ezkerreko alternatiba legez aurkeztea da asmoa", azaldu dute antolatzaileek. Gaineratu dutenez, koalizioko zinegotziak eta militanteak ez ezik, herritar guztiak gonbidatu gura dituzte ekitaldian parte hartzera.

Era berean, aurreratu dute Laura Mintegi EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea izango dela gaurko agerraldiko hizlarietako bat. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!