Atzerritik etorritako edozeinek har dezake parte egitasmoan, beti ere, 16 urte baino gehiago baditu eta izena emateko azken eguna martxoaren 4a izango da. Horretarako ludaleko Euskara sailak Pinondo Etxean duen bulegora jo daiteke. Ikastaroak martxoaren 10etik maiatzaren 28ra bitartean irungo du.
Eskolak astelehen eta eguaztenetan izango dira, 19:00etatik 21:00etara et aikasle kopurua mugatuta egongo da: hamaika gutxienez eta 16 gehienez. Ikastaroan, AISA programaren aurreneko liburuak eta berariazko hiztegi irudidun bat erabiliko dira. Azken hori doan emango zaie ikasleei.
Integrazio prozesua erraztea da udalaren eginbeharra, "ahalik eta azkarren, benetako durangar senti daitezen". Udal arduradunek azaldu dutenez, "gizarteratze egokirako bide garrantzitsu bat hizkuntzari dagokiona da, eta horretara bideratzen da aurkeztutakoa". Jaurlaritzaren Inmigraziorako Euskal Planari jarraituta eginda dago ikastaroa, kultura sailak HABEren bitartez sustatuta eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan.