PSE-EEren arabera, Durangoko etxeetan lapurreta kopurua laukoiztu eginda azken bi urtetan. Iaz 46 lapurreta egin zituzten etxeetan, eta 2011n 12. Orokorrean, lapurretak %35 igo direla ohartarazi dute. Riosen ustez, datu kezkagarriak dira eta neurriak hartzea beharrezkoa da. Horregatik, ertzainen eta udaltzainen presentzia handitzea proposatu du. "Martxan ipini ahal den neurri eraginkorrena, agenteak auzoetan patruilatzen egotea da". Herrizaingo sailari ere bidali diote eskaera.
Neurri horien adibide lez ere, 2012an behaleak egon ziren Durangon gaueko zaintza egiteko, eta hori euren ekimenez gertatu zela esan du Riosek.