Hiru saioko ikastaroa antolatu dute, eta markilaje teknikak landuko diztute besteak beste, tertulia giro atseginean. Otsailaren 20an, 25ean eta 27an, 18:00etatik 20:00etara, Ibaizabal ikastolan burutuko dituzte saioak.
Otsailaren 18a baino lehen eman behar da izena; Berbaroren Pinondo plazako bulegoan apuntatu daiteke, eta baita 94-6202540 telefonora deituta edo asiaialdia@berbaro.com helbidera idatzita ere. Bost euro ordaindu beharko dituzte Berbaroko kideek, eta zazpi gainontzekoek.