Webgunea berritu du Durango Kirolak erakunde autonomoak

Anboto 2014ko otsailaren 3a

Webgunea berriztu du Durangoko Kirolak erakunde autonomoak. "Gardenagoa" eta "eskuragarriagoa" izatea izan dute helburu.

 

Durangoko Udaleko erakunde autonomoakeduki berria batu ditu berriztutako atarian, erabiltzaileak "gura duena topatzeko errazagoa eta gestioak on-line  egitea samurragoa" izan dezan. Hainbat aukera ditu www.durangokirolak.net atariak:ekintza eta ikastaroei buruzko informazioa jasotzeko, eta, multijardueran, fitness aretoan edo igerilekuan izen-emateak egiteko. "Horrela, tarifa, hobari, ordutegi eta ekintzen ezaugarrien berri izan dezakegu, beste hainbat gauzaren artean". Alboan azpiegiturak ikusteko argazki bat ere jarri dute, udal ordezkariek azaldu dutenez.

Gaineratu dutenez, on line gestioak errezago egin daitezke. Jardueratan alta ematea, iradokizunak eta kexak bidaltzea edota tenis, padel, futubol11, futbol7, futbol sala edo saskibaloia praktikatzeko instalazioak erreserbatzea; baita frontoia ere.

 

Durango Kirolak erakundea zer den ere azaltzen dute webgunean, "herritarrekin dituen konpromisoen berri ere emanez".

 

Durango Kirolak erakundeko Mª Jose Balier presidenteak azaldu duenez, "helburua da Durango Kirolak erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuak herritarrengana hurreratzea era xume eta argian, eta ahaldenik eta informaziorik hoberena eta osatuena eskaintzea, durangarrek zerbitzuok euren  premien arabera erabili ditzaten".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!