Abortuaren lege berriaren kontra agertu da udala

Anboto 2014ko urt. 31a, 12:57
Durangoko Udala abortuaren lege berriaren kontra agertu da, PSE-EEk, Bilduk eta Aralarrek adostutako mozioaren bidez. EAJk ere esan zuen legeagaz ez dagoela ados, baina 2012an antzeko mozio bat onartu zela-eta, ez zuen uste beste bat eztabaidatzea beharrezkoa zenik.

 

Mozioaren arabera, abortua Zigor Kodetik atera eta eskubide izatera pasa dadila gura dute. Abortua prestazio normalizatua izatea nahi dute, gaur egun sektore batzuek oztopoak dituztelako; etorkinek, esaterako. 

PPk ezarri gura duen legea 1985eko eredua baino zaharragoa dela dio mozioak, eta bere atzean ideologia dogmatiko eta atzerakoia dagoela.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!