Ur edangarrian presio galerak somatuko dituzte Tabira inguruan

Anboto 2014ko urtarrilaren 30a

Presio galerak izango dira, gaur, Tabira auzune inguruko ur hornidura sarean. Ur hodi nagusian egin beharreko mantenu lanen eraginez egongo dira presio galera horiek 23:00etatik 01:00era bitartean.



Honako kale hauetan eragingo dute ur hodi nagusian egin beharreko mantenu lanek: Tabirabide, Arriluzeaga, Intxaurrondo, Zubiaurrea, Laubideta eta Zumar kalean. Baita Gssteiz Bidean eta Zumar parkean. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!