Parisera kultur bidaia antolatu dute nagusientzat

Anboto 2014ko urt. 28a, 14:00
Ekainaren 4tik 10era kultur bidaia antolatu dute Parisera nagusientzat. Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Pertsona Nagusien Dinamizazio Sailak antolatutako bidaia da eta izena emateko epea otsailaren 14ra arte dago zabalik.

 

Otsailaren 17an egingo duten zozketaren bitartez banatuko dituzte plazak, amankomunazgoko arduradunek azaldu dutenez.  Durangaldeko Behargintzan (Laubideta kalea 6, Durango) egingo dute zozketa hori 10:30ean. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko honako telefono zenbaki honeetara jo daiteke: 94 620 05 46 / 94 620 18 60.

 

Zazpi gau eta sei eguneko bidaia da antolatu dutena eta 52 laguneko taldea osatuko dute. Parisera heldu aurretik Bordele eta Loirako Gazteluak ere bisitatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!