Txiki Park gunea zabalduko dute zapatuan

Anboto 2014ko urtarrilaren 28a

Txikienentzako jolasgunea egokituko dute aurten ere Landako erakustazokan. Durangoko Udalak egokitutako Txiki Park gunea otsail, martxo, apiril eta maiatzeko asteburuetan egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara bitartean.

 

Otsailaren 1ean, zapatuan, jarriko dute martxan "elkarrekin, egoteko, dibertitzeko eta gustura egoteko tokia" eskaintzea helburu duen ekimena. 2007an jarri zuten lehenengo biderrez proiektua, "gurasoak eta umeak elkarrekin jolasteko aukera eskaini" guran, "herriko gainontzeko parke publikoen alternatiba estali legez". Txiki Park guneak duen harrera eta eskaria kontutan hartuta, aurten be, jarraipena eman gura izan diote ekimenari.

Landako erakustazokaren egutegia kontutan hartuta, zapatu eta domeketan egongo da zabalik jolasgunea; 17:00etatik 20:00etara, hain zuzen be. Jai egunetan be egongo da zabalik, gaineratu dutenez.

Doanekoa izango da sarrera erabiltzaile gzutientzat dagokion edukiera bete arte, udal arduradunek zehaztu dutenez. Bertan egongo diren jolasak bi eta bost urte bitarteko neska-mutilek erabiltzeko egokiak izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!