‘Topaldia’, euskara erabiltzeko motibazioez

Anboto 2014ko urt. 23a, 12:26
Euskaltzaleen Topaguneak Topaldia izeneko jardunaldia antolatu du datorren eguenerako, urtarrilaren 30erako. Urteroko ekimena da hori, eta aurten hamaikagarren edizioa ospatuko dute.

 

Euskara erabiltzera eta ez erabiltzera eroaten duten motibazioak zeintzuk diren aztertuko dituztela azaldu dute. Horretarako, soziolinguistika arloan aditu diren zenbait lagunek parte hartuko dute. Besteak beste, Iñaki Martinez de Luna, Julen Arexolaleiba eta Jon Sarasua egongo dira hizlarien artean. 

Goizeko 09:00etan ekingo diote jardunaldiari eta 18:00ak arte irautea aurreikusi dute antolatzaileek. Tartean Plateruenean bazkalduko dute. Jardunaldian izen-emateko urtarrilaren 26a ipini dute epemuga, eta www.topaldia.topagunea.org webgunera jo behar da.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!