Dendak Bai elkarteak 2014rako 5.000 egutegi kaleratu ditu

Anboto 2014ko urt. 20a, 13:33
Dendak Bai Durangaldeko merkatari elkarteak 5.000 egutegi kaleratu ditu 2014 urterako. Horretarako Durangoko Udalaren laguntza izan du.

 

Durangoko aintzinako argazkiez osatutako egutegiak herritar guztien eskura daude dagoeneko. Merkatari elkarteko ordezkariek azaldu dutenez, "argazki horietariko batzuetan gaur egun martxan jarraitzen duten aintzinako dendak ere ikusi daitezke".

 

Dendak Bai elkarteko kide diren komertzioetan, udaletxean edo merkatari elkartearen egoitzan bertan hartu ditzazkete egutegiak herritarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!