Maristak ikastetxekoak, euren lana erakusten

Anboto 2014ko urt. 20a, 09:53
'ElkarIkertzen' izeneko jardunaldia burutu zuten barikuan ikastetxean. Besteak beste, Formula auto bat eraikitzen lagundu zuen iaz ikasle talde batek eta hori erakusten egon dira jendaurrean.

EHUko ingeniari talde batek Furmola Student-erako auto bat sortu du aurten. Ibilgailu horren suspentsioak egiten lagundu diete Maristak ikastetxeko mekanika ataleko ikasle batzuek, eta 2014rako ere helburu bera daukate. Prozesu hori zelan egin duten azaldu zuten barikuan, ikastetxeko ateak zabalik zeudela. Gainera, autoa bera ere ikusi ahal izan zuten bertaratu zirenek.

Ikastetxean egiten dutena erakusteko baliatu zuten barikuan 'ElkarIkertzen' jardunaldia. Mekanikakoen lanaz gainera, elektronikakoek ibilgailu bat automatizatu zuten, administraziokoek jardunaldia zelan antolatu erakutsi zuten, eta Batxilergoko ikasleek ingurumena izan zuten aztergai zientifikoki. Gainera, informatika adarrekoek webgune baten bidez jarraitu zuten jardunaldia, eta Jon Feijoo ikasleak prentsarako jarraipena egin zuen. "Hainbat ekintza jorratu dira, ikaslegoaren ilusioa eta prestakuntza erakutsiz", adierazi du Feijook.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!