EAJk eta PSE-EEk "kromoak trukatu" egingo dituzte, Bildu eta Aralarren arabera

Anboto 2013ko abe. 20a, 10:23
Bildu eta Aralarreko zinegotziek aurreratu dute EAJk eta PSE-EEk aurrekontuak onartzeko akordioa daukatela. Astelehenean burutuko da gai hori lantzeko udalbatzar berezia

Bildu eta Aralarreko zinegotziek aurreratu dute EAJk eta PSE-EEk aurrekontuak onartzeko akordioa daukatela. Astelehenean burutuko da gai hori lantzeko udalbatzar berezia.

 

"Oraingoan EAJk konplize bat lortu du: PSE-EE". Bildu eta Aralarreko zinegotziek adierazi dute aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa lortu dutela jeltzaleek eta sozialistek. Udala 2011ko aurrekontuekin gestionatzen ibili da EAJ, azken urte bietan adostasunik ezin lortuta. Independentistak oso gogorrak izan dira PSE-EErekin ere: "Alderdi sozialistak denbora asko eman du EAJrekin kromoak trukatzeko gogoarekin". EH Bildu koalizioan batzen diren alderdien ustez, akordio eta aurrekontu horiek ez dira eraginkorrak izango herritarrentzat, "baina euren alderdi interesentzako errentagarriak izango dira".

 

San Fausto auzoan kartel pegada bat eginez kritikatu dute akordioa. Euren iritziz, San Fausto EAJren kudeaketaren eredu da: "30 urte daramatza gobernatzen herriarentzat, herria atzean izan gabe". Proiektuak bere erabakiz eta herritarrei galdetu barik garatzea egotzi diote EAJri. Eta, euren ustez, garai honetan "inoiz baino beharrezkoagoa" da herritarrei galdetzea. Inbertsioetarako diru gutxi dagoela eta gero eta herritar gehiago larrialdi egoeran daudela jakin eragin dute Bildu eta Aralarrekoek. "Beraz, politika eurekin eta eurentzat egin behar dugu, herritar xumeentzat".

 

Bestalde, hamar milioi euro eztabaida politikotik kanpo uztea leporatu diete EAJ eta PSE-EEri. Arrazoi guzti horiek emanda, EAJk eta PSE-EEk "iruzur politiko eta soziala" egingo dutela kritikatu dute independentistek.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!