Oinezkoen jokabide arriskutsuak ondoen islatzen dituzten argazkiak sarituko dituzte

Anboto 2013ko abe. 20a, 08:40
Oinezkoek eta ziklistek herrigunean izaten dituzten jokabide arriskutsuen gainean sentsibilitzeko Stop accidentes Pais Vasco elkarteak antolatutako argazki lehiaketak gaur ezagutuko ditu irabazleak. Durangon egingo dute sari banaketa.

Gaur, 12:00etan, Durangoko Kurutziaga Museoan izango da sari banaketa. Argazkiek oinezkoek eta ziklistek herrigunean izaten dituzten portaera arriskutsuak islatu behar dituzte edo, gutxienez, eurei zuzenduta egon behar dute. Hiru argazkirik onenak sarituko dituzte. Ondoren, lehiaketara aurkeztutako argazkien artean 12 onenak aukeratu eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herri bisitatuko dituen erakusketa ibiltaria osatuko dute.

Gaurko sari banaketan izango dira Eusko Jaurlaritzako trafiko zuzendari Garbiñe Saez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte-Ekintza Saileko diputatu Pilar Ardanza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Joseba Altube, Lagun Aro Fundazioko Jose Angel Fulgencio eta Durangoko Udaleko hainbat ordezkari, tartean Aitziber Irigoras alkatea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!