Spinbike solidarioa antolatu dute barikurako

Anboto 2013ko abe. 17a, 08:30
Spinbike solidarioa antolatu dute Landako II-ko Spinbike aretoan, abenduaren 20rako. Ekimen solidarioa orduoro egingo dute, 17:30ean hasi eta 21:30ak bitartean. Izen emateko, pertsona eta orduko, kilo bat janari ez galkor eman beharko da

Spinbike solidarioa antolatu dute Landako II-ko Spinbike aretoan, abenduaren 20rako. Ekimen solidarioa orduoro egingo dute, 17:30ean hasi eta 21:30ak bitartean. Izen emateko, pertsona eta orduko, kilo bat janari ez galkor eman beharko da.

 

Landako II-ko harrera egingo da izen-ematea. Orduantxe bizikleta zenbakia aukeratu eta janaria utziko da. Ekimena herritar guztiei zabalik dago eta batzen den guztia Elikagaien Bankura eramango da, antolatzaileek azaldu dutenez. Informazio gehiagorako Durango Kirolak organu publikora deitu daiteke: 94 603 00 31

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!