Kalitatearen urrezko 'Q' saria jaso du Jesuitak ikastetxeak

Anboto 2013ko abe. 13a, 15:32
Euskalit fundazioak emandako sariagaz pozik daude San Jose ikastetxeko ordezkariak. Hori, eguneroko lanari eskerrak dela diote: \"Gure helburua ez da \'Q\'-a irabaztea, hobetzen jarraitzea baizik\".

Euskalit fundazioak emandako sariagaz pozik daude San Jose ikastetxeko ordezkariak. Hori, eguneroko lanari eskerrak dela diote: "Gure helburua ez da \'Q\'-a irabaztea, hobetzen jarraitzea baizik".

 

San Jose Jesuitak ikastetxeko Eva Rodriguez zuzendariak eta Isabel Kapanaga kudeaketa koordinatzaileak eman dute sariaren berri. 2008an zilarrezko \'Q\'-a jaso zuten. "Gure ibilbide pedagogikoa eta lidertza hazten dabiltza", adierazi dute, ibilbidea baloratuz. Ordutik hona, hiru hizkuntzatako eredua aplikatu dute eta ordenagailuak erabiltzen hasi dira DBHko kutso bitan. Bestalde, Durangoko jendarteari begirako lana garatu dutela esan dute, "justizia, berdintasuna eta inklusibitatean", besteak beste. Ikastetxeak, Durangon presentzia eduki behar duela hausnartu dute, instituzio lez lan egin behar dutela.

 

Rodriguez eta Kapanagaren ustez, sari honekin ikastetxearen estrategia baloratu dute batez ere. Eta hari horretatik, hezkuntza ereduaren inguruan daukaten iritzia plazaratu dute. LOMCE legea ezartzeko sasoi hauetan, "Euskadin hezkuntza eredu ona dagoela erakutsi da", esan dute. Sariez gainera, PISA neurketako emaitzak ere horren erakusle direla gogoratu dute. Horregatik, hezkuntza eredu propioaren garrantzia nabarmendu dute.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!