Angelman sindromea duen ume durangar bati laguntzeko mugikorrak biltzeko kanpainan parte hartuko du Durangoko Udalak. Gaixotasunaren berezitasuna kontutan izanik, udaleko bulegoak eskainiko ditu.
Gaixotasun arraro bat da Angelman sindromea:20.000 jaioberritik batek izaten du gaitza. Gaixotasun neurogenetikoa da eta 15. kromosagaz dago lotuta. Angelman sindromearen elkarteak erabilitako mugikorrak eta tabletak biltzeko kanpaina abiatu du Durangon. Sindrome hori duen hamar hilabeteko ume durangar bateri laguntzeko dirua batzea da helburua. Mugikorrak eta tabletak ikastetxeetan eta udaleko zerbitzuetan bilduko dira: Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), Pinondo Etxean, musika eskolan, Landako I eta IIan, liburutegian eta udal euskaltegian.
Angelman sindromeak honako sintomak ditu: adimen-atzerapen handia, hizketari gogor eragiten dio, ataxia, dardarak beso eta zangoetan, zoriontasun itxurako jarrera-fenotipoa, barre-zantzoak, irribarreak eta kitzikakortasuna. Mikrozefalia eta konbultsioak ere askotan agertzen dira.