Euskal Dendaren balorazio positiboa egin du Arbasok. Guztira, 14.075 bisitari izan ditu.
Urterik urtera gero eta bisitari gehiago ditu Euskal Dendak. Aurten iaz baino 2.500 lagun gehiago joan dira Durangoko merkatu plazan atondutako eskaintza bertatik bertara ikustera. Eguneko batez bestekoa 4.691 bisitarikoa izan da, iaz baino 630 lagun gehiago eguneko. Beraz, lau egunetan 2.500 pertsona gehiago hartu ditu aurten Euskal Dendak.
Arbaso elkarteko presidente Bernat Vidal esker oneko agertu da: “Berriro ere oso harrera ona eduki du Euskal Dendak. Beharbada jendearen lehialtasunari esker izan da. Gainera azpimarratu beharra dugu gero eta jende kontzientziatuagoa etortzen dela eta hori salmentetan ere somatu dugula”.