Bilboko Euskalduna jauregian jasoko dute saria bihar.
Durangoko Sagrado Corazón (Nevers) ikastetxeak kalitatearen zilarrezko Q saria eskuratu du. Kudeaketaren arloko errekonozimendua izan da, azaldu dutenez: "Lan handia egin ondoren, bai langile, guraso eta ikasleen aldetik". Azaroaren 27an eman zieten sariaren berri, eta bihar, abenduak 10, jasoko dute Bilboko Euskalduna jauergian egingo den ekitaldi batean.