Jaurlaritzaren aurrekontuetako inbertsioen %60a AHTri bideratzea salatu du EH Bilduk

Anboto 2013ko abe. 9a, 12:36

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrek suposatzen duen \"zentzugabekeria\" salatu du EH Bildu koalizioak. Durangaldea aukeratu dute salaketa egiteko, azpiegitura horretarako obrek bereziki kaltetutuko duen eskualdea dela eritzita. Salatu dute Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu egitasmoak 366 milioi euro bideratu gura dizkiola AHTari

\"\"Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrek suposatzen duen "zentzugabekeria" salatu du EH Bildu koalizioak. Durangaldea aukeratu dute salaketa egiteko, azpiegitura horretarako obrek bereziki kaltetutuko duen eskualdea dela eritzita. Salatu dute Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu egitasmoak 366 milioi euro bideratu gura dizkiola AHTari.

 

Koalizioko legebiltzarkide Marian Beitialarrangoitia, LAura Mintegi, Rebeka Ubera eta Julen Arzuagak egin dute agerraldia Durangoko AHTaren obretan, asteburuan. Eurokin egon dira Mañaria, Atxondo, Mallabia eta Zaldibarko alkateak. Jaurlaritzaren aurrekontuetako inbertsioen %60a AHTari bideratuko zaioala kritikatu dute. Koalizioak uste du hori "dirua xahutzea" dela, kontutan izanda, "herritarrek oinarrizko beharrizan ugari" dituztela, eta AHTak "lurraldea negozio moduan ulertzen dutenen" interesei kasu egiten diela bakarrik. "Aurrekontuon bitartez egin nahi den politika ekonomikoaren, azpiegitura handietan oinarritutako garapen politikaren okerra" salatu dute eta 180 graduko aldaketa behar dela nabarmendu.

 

Beitialarrangoitiak komunikabideen aurrean azaldu duenez, "gure ustez inoiz ez da zentzuzkoa izan, baina are gutxiago egun, premiazko beharrak asetzeko dirurik ez dagoela esaten ari zaizkigun honetan. Hezkuntza, osasunean, gizarte babesean hain murrizketa latzak egiten diren garaian, AHT lehentasunezko jotzea, herritarren interesak guztiz albora uztea esan gura du". Gaineratu duenez, "ez dezatela esan obra ez zaigunik ezer kostatzen, hori gezur borobila bait da. Hasteko Madrildik iritsiko diren 350 milioiez gain, Jaurlaritzak beste 15 milioi jarriko dituelako aurrekontuetan. Ez hori bakarrik, amaitutakoan ez gaitu Euskal Herriko kanpoko inorekin lotuko, ez Paris eta Madril aldera"

 

EH Bilduko bozeroaleak gogoratu du hasieran aurreikusita zegoen aurrekontua, 4.100 milioi, gainditu egin dela dagoeneko (4.600 milioi gastatu dira) eta oraindik obren erdia geratzen dela egiteke. Azaldu duenez, "eraikuntza lanak izaten ari diren atzerapena eta gain-kostuaren ondorioz, urte luzetako morrontza bilakatuko dira AHT eta zorraren ordainketa, orain arteko politikak errotik aldatzen ez badira, horietara bideratuko direlako herritarren beharrak asetzera bideratu beharko genituzkeen bitartekoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!