Gaur, bihar eta domekan tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Euskotrenek Durangoko Azoka dela-eta.
Bilbao-Durango tartean eskainiko ditu zerbitzu bereziak Euskotrenek. Gaur, bihar eta domekan honako tren hauek irtengo dira Bilbotik-Durangora: 17:20an, 18:20an, 19:20an ,20:20an eta 21:20an. Durangotik Bilbora,berriz, honako hauek: 16:12an, 17:12an,18:12an, 19:12an, 20:12an eta 21:12an.
Horrezaz gainera, zapatutik domekara gauen ohiko gaueko tren zerbitzuez gain honako hauek gehituko dituzte Durangotik Bilbora: 05:33an eta 06:03an.
Honako telefono honetan informazio gehiago: 902 543 210. Baita www.euskotren.es webgunean.