Ezkurdiko gabonetako zuhaitza apainduz

Anboto 2013ko abe. 5a, 14:37

Landako, Zabalarra, Nevers, Jesuitak eta San Antonio-Santa Rita ikastetxeetako eskola umeek eurak egindako apaingarriak jarri dituzte, gaur, Ezkurdin jarritako gabonetako zuhaitzean

\"\"Landako, Zabalarra, Nevers, Jesuitak eta San Antonio-Santa Rita ikastetxeetako eskola umeek eurak egindako apaingarriak jarri dituzte, gaur, Ezkurdin jarritako gabonetako zuhaitzean.

 

Bigarren urtez proposatu die Durangoko Udalak herriko ikastetxeei gabonetan elkarrekin jardutera. Agenda 21eko foroan barruan sortutako proposamena da, material berrerabilgarriak erabiliz, Ezkurdin jarritako gabonetako arbola ikastetxeetako ikasleek egindako apaingarriekin janztea.

 

Aipaturiko ikastetxeek begi onez ikusi eta onartu zuten proposamena eta, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek parte \"\"hartu dute ekimenean. Durangoko beste gune batzuetan ere jarri dituzte plastikozko botilak, tetrabrikak, kartoia, CDak eta abar erabilita egindako apaingarriak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!