Ion Andoni del Amok zinegotzi kargua hartu du

Anboto 2013ko aza. 28a, 13:02

Bilduk zinegotzi berria dauka aste honetatik aurrera. Izan ere, Ion Andoni del Amok martitzeneko osoko bilkuran hartu zuen kargua

Bilduk zinegotzi berria dauka aste honetatik aurrera. Izan ere, Ion Andoni del Amok martitzeneko osoko bilkuran hartu zuen kargua.

 

Urriko bilkuran Arrate Elkorok utzitako hutsunea beteko du horrela. Del Amo soziologoa da, eta EHUko ikerlaria ere bai. Elkorok adierazi zuen arrazoi pertsonalengatik utzi zuela udaleko ardura. Baina udaletik kanpo lanean jarraituko duela ere azaldu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!