'Durangoko giroa' argazki lehiaketa, dendek antolatuta

Anboto 2013ko abe. 2a, 08:31
Herriko giroa islatzen duten argazkiak batu gura ditu Dendak Bai merkatari elkarteak Durangoko giroa argazki lehiaketaren bitartez

Herriko giroa islatzen duten argazkiak batu gura ditu Dendak Bai merkatari elkarteak Durangoko giroa argazki lehiaketaren bitartez.

 

Abenduaren 15era arte aurkeztu daitezke argazkiak, eta partaide guztien lanak elkarteko kideen dendetan egongo dira ikusgai, abenduan. Herritarrek argazki onenaren alde bozkatu ahalko dute.

 

Durangoko giroa izenburupean antolatu dute argazki lehiaketa eta parte hartzen duten irudi guztiak elkarteko partaide diren dendetan egongo dira ikusgai abenduan zehar. Dendak Bai Elkarteko ordezkariek adierazi dutenez, hiri eta merkataritzaren garapenerako daukan eragina aitortu nahi zaio aisialdiari.

 

Durangoko Udalak babestutako lehiaketa da eta nahi duen guztiak har dezake parte. Irabazlean  250 eurokoa saria lortuko du eta bigarrenak 150 eurokoa. Dendak Bai Saria be banatuko dute. Azken hau elkarteko partaide diren saltokietan erosketak egiteko 150 euroko erosketa-txartela izango da.

 

Aitatu moduan, abenduaren15era bitartean bidali daitezke masdendak@masdendak.com helbidera; postaz ere helarazi daitekez (Askatasun Etorbidea 2, Durango). Irudiak jpg formatuan aurkeztu beharko dira 18x24ko neurrian. Azaldu dutenez, postaz bidaliz gero, CD batean erantsita bidali beharko da.

 

Epaimahai batek hiru argazkirik onenak aukeratuko ditu eta abenduaren 20ean ezagutaraziko dira. Aldi berean, parte hartu duten argazki guztien artean aukeraketa bat egingo dute eta elkarteko partaide diren dendetako erakusleihoetan ikusi ahal izango dira.

 

Herritarren eritzia

Dendak Bai saria jasoko duen argazkia ere aukeratuko du epaimahaiak, baina sari hori zein argazkiri eman erabakitzeko jendearen iritzia kontuan izango du. Jendeak gustukoen duen argazkiaren alde bozkatu ahal izango du Dendak Bai-ren Facebook bitartez www.facebook.com/masdendak.

 

Merkatari elkarteak erosketa txartelak zotz egingo ditu bozketan parte hartzen duten denen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!