"Zergaitik Ez? maratoia antolatu du Berbaro euskara elkarteak, abenduaren 2, 3 eta 4rako. Pinondo Etxean izango dira euskararen erabilera soziala bultzatzeko antolatutako tailer horiek. Durangoko Udaleko euskara sailaren laguntza izan dute.
EUSKARAK 365 EGUN: "Zergatik ez? tailerraren maratoia" from berbaro on Vimeo.
Inguruan ditugun hizkuntzekin eta euskararekin dugun harremanaz gogoeta egitera gonbidatu gura du Berbaro elkarteak tailer hauen bitartez. Baita hizkuntza horien garapen eta erabileran gure jokaerak duen eraginaz ere. Abenduaren 2an, 09:45ean, 11:00etan, 14:00etan eta 18:00etan izango dira tailerrak; abenduaren 3an, 09:00etan, 11:00etan, 16:00etan eta 18:30ean, eta, abenduaren 4an, 09:45ean, 11:00etan eta 18:00etan.
Izena emateko: berbaro.zergaitikez@gmail.com helbidera mezua bidalita edo 94 620 19 18 telefono zenbakira deituta.