Udalak larrialdietako beharginak babestu ditu

Anboto 2013ko aza. 28a, 08:30

Osakidetzak informazio-espedienteak zabaldu ditu zenbait langileren kontra, eta horiek etetea eskatu zuten

 

Udalak Landakoko larrialdietako beharginak babestu ditu. Udalbatzarrean landu zen gaia PSE-EEren ekimenez, eta aho batez onartu zen. Langileen ordezkariek joan zen astean eman zuten espedienteen berri Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Erizan bat gehiago, anbulantzia medikalizatua eta instalazioak hobetzea helburu protestan dabiltza beharginak.

 

PPren zuzenketa batzuk jaso zituen mozioak, eta horregatik pozik agertu zen Juan Jose Gastañazatorre. Bilduko Eider Uribek azaldu zuen ez dutela ondo ikusten espedienteak zabaltzea, eta beharginen alde egin zuen. Aralarreko Dani Maezturen sutez, “ongizate estatuan ezin dira murrizketak onartu”.  Aldi berean, gogoratu zuen PSE-EEk berak 2011n asteburuetako zerbitzua murriztu zuela, Eusko Jaurlaritzako agintean zegoenean. Pilar Riosek ez zuen eztabaidan sartu gura izan, langileen egoerari indarra emanda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!