\'Relojeros y relojes publicos de Durango y el Duranguesado\' hitzaldia emango du, gaur, Erik Arévalo durangar ikerlari gazteak. Arte eta Historia Museoan izango da 19:00etan.
Lehen aldiz jarri zirenetik, erloju publikoek erabateko eragina izan dute mendebaldeko gizarteetan, eguneroko ekintzetan, lanak eta erlijio-betebeharrak arautzen zituzten eta. Durangon eta Durangaldean zeintzuk erloju ipini ziren eta zeintzuk geratzen diren azalduko ditu Arévalok.