Emakumeenganako indarkeria Guatemalan hizpide hartuta

Anboto 2013ko aza. 27a, 08:30

Emakumeenganako indarkeriaren aurka Guatemalan hasitako lana hizpide hartuta berbaldia eskainiko dute, gaur, Bateginezek eta Medicus Mundi Bizkaiako zenbait kidek. Bateginez GKEk 20 urte daroaz San Miguel Pochutan (Guatemalan) lanean, bereziki emakumeekin. Hala ere, orainarte ez dute gai hori landu

Emakumeenganako indarkeriaren aurka Guatemalan hasitako lana hizpide hartuta berbaldia eskainiko dute, gaur, Bateginezek eta Medicus Mundi Bizkaiako zenbait kidek. Bateginez GKEk 20 urte daroaz San Miguel Pochutan (Guatemalan) lanean, bereziki emakumeekin. Hala ere, orainarte ez dute gai hori landu.

 

Bateginezetik azaldu duten moduan, "emakumeen kontrako indarkeria gai konplexua da eta Guatemalako gizartean gogor errotuta dagoen gaia da. Hura ulertzeko laguntza behar izan dugu". Pinondo Etxean eskainiko dute berbaldian Apsadec elkartea jorratzen diharduen proiektu berria aurkeztu dute; Apsadec, Bateginezek lagun duen elkartea da. Durangoko Andereak elkarteagaz batera garatutako egitasmoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere izan du.

 

Medicus Mundi Bizkaiaren esperientzia izan dute lagungarri. "Horiek hamarkada luzea daroate ertamerikan biolentzia jasan duten emakumeekin lanean", diote Bateginezeko kideek. Bide batez, egun hauetan euren lana erakutsiz antolatutako argazki erakusketa ere izango da ikusgai Andragunean.

 

Pinondo Etxean izango da hitzaldia, 18:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!