'Olatua' aurkeztu dute, preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioa

Anboto 2013ko aza. 23a, 20:28

Pateruenean egindako aurkezpenean, kultur arloko hainbat pertsona ezagunek parte hartu dute

Pateruenean egindako aurkezpenean, kultur arloko hainbat pertsona ezagunek parte hartu dute.

 

"Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan bultzada berri bat eman nahi duena, naturaren indarra imitatu eta lau haizetara helarazi nahi duena". Horrela aurkeztu dute \'Olatua\' Abenduaren 7an egingo da, Durangoko Azokaren testuinguruan. 15:30ean kalejirak irtengo du Landakotik eta Alde Zaharrean egingo dute olatu hori.

 

Plateruenean esketx bat egin dute zenbait pertsona ezagunekin, \'Olatua\' zelan egingo den azaldu guran. Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Eneko Abasolo bertsolariak; Josu Camara, Eneko Sagardoy, Gotzon Sanchez eta Ane Bastida aktoreak, Alain Kolunga Urdaibaiko arraunlaria, Iñaki Arantzamendi eskalatzailea, Kauta, Iheskide eta Itziarren Semeak musika taldeetako kideak... Osoron aktore eta musikaria izan da guztien irakaslea, eta esketxa grabatzen Lander Garro idazlea egon da.

 

Antolatzaileek esan dute futbol estadioetan edota bertso finaletan egin ohi den keinua aldarrikapenaren esparrura eroango dutela ekimen honegaz. "Preso eta iheslarien eskubideen alde kalera irteteko garaia da. Bakoitzak nahi edo ahal duenetik bere ekarpena egiteko sasoia da", adierazi dute. Bakoitza tanta bat dela esan dute, eta tantaz tanta itsasoa sortu gura dutela. "Olatu indartsuak sortuko dituen itsaso sendo batekin bakarrik botako dugu ukazioaren horma".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!