CCOOk larrialdietako beharginak babestu ditu Osakidetzaren aurrean

Anboto 2013ko aza. 20a, 12:05

Osakidetzako zuzendari Jon Darponek adierazi du ez dela beharrezkoa Durangoko larrialdi zerbitzuak hobetzea. Horren aurrean, CCOOk exijitu dio Lan Ikuskaritzako agindua bete dezala, azterketa bat eginda. Lan-taldeko eta instalazioen hobekuntzak beharrezkoak direla dio sindikatuak

Osakidetzako zuzendari Jon Darponek adierazi du ez dela beharrezkoa Durangoko larrialdi zerbitzuak hobetzea. Horren aurrean, CCOOk exijitu dio Lan Ikuskaritzako agindua bete dezala, azterketa bat eginda. Lan-taldeko eta instalazioen hobekuntzak beharrezkoak direla dio sindikatuak.

 

Beharginei kritikak egiteari utzi eta zerbitzua hobetzeko eskatu dio CCOOk Jon Darpon Osakidetzako zuzendariari. Sindikatuak gogoratu du Lan Ikuskaritzak arrisku psikosozialen inguruko azterketa bat egitea agindu ziola Osakidetzari, eta oraindik ez da pausorik eman arlo horretan. Gainera, horren ordez, informazio-espedienteak zabaldu dituzte zenbait langileren kontra. Arazoa urteetan atzera sortutakoa dela gogoratu du CCOOk, eta hori Osakidetzako zuzendarien jarreragatik gertatu dela kritikatu du.

 

Bestalde, ohartarazi du asteburuetako larrialdi zerbitzua pribatizatu gura duela Osakidetzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!