Filipinetara 10.000 euroko laguntza bideratuko du udalak

Anboto 2013ko aza. 15a, 14:28
Nazioarteko Gurutze Gorriaren bitartez eta garapenerako lankidetza programaren barruan, 10.000 euroko laguntza bideratuko du Durangoko Udalak Filipinetara. Horrela onartu dute du gizarte-ekintza batzordeak,ahobatez

Nazioarteko Gurutze Gorriaren bitartez eta garapenerako lankidetza programaren barruan, 10.000 euroko laguntza bideratuko du Durangoko Udalak Filipinetara. Horrela onartu dute du gizarte-ekintza batzordeak, ahobatez.

 

Filipinetan izandako hondamendia aztertzeko deitutako gizarte-ekintza batzordean onartu du. Nazioarteko Osasun Erakundearen arabera milaka hildako izan dira eta lurzoru handiak erabat suntsituta geratu dira. PSE-EEren ekimenez aztertu da gaia, sozialistek adierazi dutenez.

 

Gizarte-ekintza batzordeburu Goiztidi Diazek azaldu duenez, "hondamendiaren tamaina ikusirik, eta Filipinetako gizon-emakume kaltetuenak gogoan izanik erabaki dugu larrialdiko laguntza bidaltzea, hondamen ikaragarri honi elkartasun keinu-batez erantzuteko". Ohar baten bitartez, Diazek azaldu duenez, laguntza hori udalak garapenerako lankidetzara bideratzen duen partidatik atera dute, "izan be, uste dugu une honetan norbaitek laguntza behar badu Filipinak direla".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!