Domekara bitartean 10.000 lagun batzea espero dute. Dendak Bai eta Zornotzako Dendariak elkarteek antolatu dute feria. Jatetxeak, argazkilariak edota arropa dendak egongo dira aukeran.
25 stand ipiniko dituzte gaurtik domekara Landako Gunean. Ezkontza, jaunartzeak eta antzeko ospakizunetarako zerbitzuak eskainiko dituzte. Merkatariek, sektore hori sustatu gura dute azokagaz. Gaur 17:00etan inauguratuko dute azoka, eta 20:30ak arte egongo da zabalik. Bihar eta etzi, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era garatuko da.
Amankomunazgoak babestu du azoka, eta Oskar Zarrabeitia prsidenteak adierazi du sektorearentzako lagungarria izan ahal dela, baita ostalarientzako ere.