Alberdi Harategiak irabazi du Bizkaiko erara egindako odolkien munduko txapelketa

Anboto 2013ko aza. 15a, 08:48
Txarriduna txerri akademiak 18. bider antolatu du, aurten, Bizkaiko erara egindako odolosteen munduko txapelketa, eta Durangoko Alberdi Harategiak irabazi du.

Txarriduna txerri akademiak 18. bider antolatu du, aurten, Bizkaiko erara egindako odolosteen munduko txapelketa, eta Durangoko Alberdi Harategiak irabazi du.

 

Aurten bigarren bider irabazi du (2009an ere irabazi zuen), eta beste hiru bider (2001, 2004 eta 2005an) finalista izana da. Bilboko La Granja jatetxean egin zuten sari banaketa. Guztira Euskadiko eta Kantabriako 89 ekoizlek parte hartu zuten txapelketan. Txema Alberdi (Iurreta, Santa Apolonia auzoa) da Durangoko Alberdi Harategiko arduraduna. Familiatik datorkio odolkiak egiteko tradizioa. Orain 55 urte ireki zuten harategia Durangon eta sasoi hartan ere odolkiak ekoiztu eta saldu egiten zituzten. Txema Alberdik hirugarren belaunaldiari jarraipena ematen dio gaur egun. Azken 12 urteetan bost bider txapelketako  finalera heldu eta birritan irabazi izana, ibilbide luze batean egindako lanaren emaitza dela uste du.

 

Bizkaiko erako odolki onak egiteko sekretua osagaien arteko orekan dagoela dio: "Osagai asko batzen dira: txerriaren koipea, barazkiak, odola, arroza, gatza… osagai horien guztien orekan dago odolki onak egiteko sekretua". Egunotan odolkiak egin eta egin dabilela dio eta salgai ditu Durangoko bere harategian.

 

Aurten beste txapelketa batean ere nabarmendu da Txema Alberdi. Txarriduna akademiak urte hasieran antolatutako txorizo txapelketan sei finalistetako bat izan zen.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!