OHZ eta EIOZ zergetan elizak ordaindu duenaz galdetu dio PSE-EEk alkateari

Anboto 2013ko aza. 13a, 18:29
PSE-EEk azalpenak eskatu dizkio alkateari, Irigorasek OHZ eta EIOZren bidez elizaren ondasunen inguruan batutako dirua “zero” zela esan eta gero

PSE-EEk azalpenak eskatu dizkio alkateari, Irigorasek OHZ eta EIOZren bidez elizaren ondasunen inguruan batutako dirua “zero” zela esan eta gero

 

Durangoko PSE-EEk OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) eta EIOZ (Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga) zergen bidez udalak elizaren ondasunetatik zenbat diru batu duen galdetu dio idatziz Aitziber Irigoras alkateari. Pilar Rios sozialistak esandakoaren arabera, “alkateak plenoan adierazi zuenez, batutakoa ‘zero’ euro da, herrian zerga horiek ordaindu behar dituzten ondasunak hogei baino gehiago direnean”. Riosen berbetan, “alkatearen erantzun harrigarriaren aurrean” behartuta egon dira galdera idatziz aurkeztera. Diotenez, zerga horiek batzeko “ardura” udalak du, joan zen urteko ekainean sozialistek aurkeztutako mozio bat onartu eta gero. Ordura arte Elizak zuen salbuespen-fiskala erretiratu egin zela azaldu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!