Adin txikiko beste bati mugikorra lapurtzeagatik atxilotua

Anboto 2013ko aza. 11a, 13:23
Ertzaintzak 14 urteko gazte bat atxilotu du beste adin txikiko bat beldurrarazi eta mugikorra lapurtzeagatik. Bide publikoan egin zion eraso, zapatu gauean

Ertzaintzak 14 urteko gazte bat atxilotu du beste adin txikiko bat beldurrarazi eta mugikorra lapurtzeagatik. Bide publikoan egin zion eraso, zapatu gauean.

 

Adin txikiko bati lapurretan egin ziotela abisatuz deia jaso zuen Ertzaintzak 21:00ak inguruan, eta bertaratzean ustezko lapurra atxikituta zuen heldu batekin jarri zen harremanetan Ertzaintza. Lapurretan egin zioten gaztea etxerako bidean zihoan, ustez eraso egin zion gaztea hurreratu zitzaionean ordua galdetzeko. Mugikorrean begiratu ostean erantzun eta jarraian, atxilotutako 14 urteko gazteak mugikorra ematera derrigortu zuen. mehatxuak erabilita. Ustez eskua poltsikoan sartu eta eskuko telefonoa hartuta ihes egin zuen, Ertzaintzak azaldu duenez. Lapurretan egindako adin txikikoaren senide bat lapurraren bila abiatu zen, gertaeren berri izan zuenean. inguruetan aurkitu zuen usteko lapurra.

 

SIM txartelik ez zeroan mugikorrak, atxikitutako gazteak sakelekotik atera eta bota egin zuelako inguruetan. Ertzaintzak txartela aurkitu eta gaztea atxilotu zuten, pertsonen aurka larderia erabiliz lapurtzea leporatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!