Biktimarik kanpo utziko ez duen Memoriaren Eguna aldarrikatu du Aralarrek

Anboto 2013ko aza. 11a, 10:17
Atzo, Durangon ospatutako Memoriaren Eguna \"partziala\" eta \"ez-osoa\" izan zela nabarmendu du Aralarrek. Bertaratu ziren biktimei babesa eskaintzeko ekitaldian parte hartu zuen Aralarrek, \"terrorismoaren biktimei zor zaien memoria oroitzeko; hala ere, biktimarik kanpoan utziko ez duen Memoriaren Eguna aldarrikatu du

Atzo, Durangon ospatutako Memoriaren Eguna "partziala" eta "ez-osoa" izan zela nabarmendu du Aralarrek. Bertaratu ziren biktimei babesa eskaintzeko ekitaldian  parte hartu zuen Aralarrek, "terrorismoaren biktimei zor zaien memoria oroitzeko; hala ere, biktimarik kanpoan utziko ez duen Memoriaren Eguna aldarrikatu du.

 

Arlarrek adierazi duenez, "Euskal Herriko beste toki batzuetan ez da horrelakorik gertatzen, Euskal Herrian gatazkak utzi dituen biktima guztien errekonozimendurako bideari ekin diote-eta". Durangon, berriz, "terrorismoaren biktimak bakarrik gogoratzeko egindako monumentu baten" ospatzen da Memoriaren Eguna. Ezkurdin, \'\'Terrorismoaren biktima izan diren guztien oroimenez\' Ezkurdin jarritako monolitoaren aurrean lore eskaintza egin zuten. Arralarrek uste du "errekonozimendu osoago baterantz" jo beharra dagoela eta "gatazkaren perspektiba partzialak baztertu".

 

Aralarrek gogorarazi du Euskal Herriko beste erakunde batzuetan, poliziaren biktimak eta talde paramilitarrek eragindako biktimak ere errekonozitzen hasiak direla. "Finean, gatazkaren ondorioak eta ikuspegi orokorrago eta integralago batetik hartzen hasiak dira". Horregaitik, ekitaldian parte hartzea erabaki du Aralarrek, "terrorismoaren biktimei zor zaioen memoria oroitzeko"; baina, irizi dio aldarrikapen hori egiteko aprobetxatu behar dela Memoriaren Eguna, "hurrengo urteetan Durangon egingo diren ekitaldiek ikuspegi osoago bat izan dezaten".

 

Ildo horretan, Durangoko gobernu taldeari berriro ere bere aldarrikapena jakinaraziko dio Aralarrek: "Egun jakinetan lore eskaintzak egiteaz gainera, bada garaia lanean hasteko, Durangon ere, biktima guztien errekonozimendu osoaren bidea egiteko".

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!