Jendaurrean efikaziaz berba egiteko ikastaroa hasiko da

Anboto 2013ko aza. 10a, 08:30
Manu Marañon formatzaileak jendaurrean efikaziaz berba egiten ikasteko saioak eskainiko ditu azaroan eta abenduan, Ibaizabal ikastolan. Hilaren 15ean hasiko da euskarazko taldeagaz, eta barikuetan garatuko da

Manu Marañon formatzaileak jendaurrean efikaziaz berba egiten ikasteko saioak eskainiko ditu azaroan eta abenduan, Ibaizabal ikastolan. Hilaren 15ean hasiko da euskarazko taldeagaz, eta barikuetan garatuko da.

 

Zapatuetan batuko dira gaztelaniako taldekoak, eta hilaren 16an izango da lehenengoa. Apuntatzeko, gorospe.t@gmail.com helbidera idatzi behar da, eta matrikula 190 eurokoa da. Ikastaroaren helburuak, berba egiteko konfiantza eta naturaltasuna lortzea, eta era baikorrean komunikatzea dira, besteak beste. Gainera, komunikazioaren eragina handitzeko helburuz, mezua, egitura eta beste zenbait faktore sinplifikatzea proposatuko du Marañonek. Praktikak bideoan grabatuko dituzte, metodologia zehatz baten arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!