'Beldur Barik' ikus-entzunezko tailerra eratu dute astebururako

Anboto 2013ko aza. 4a, 14:17
\'Beldur Barik\' kanpainaren barruan ikus-entzunezko tailerra antolatu dute astebururako Durangon. Ikastaroa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta zabalik dago izena emateko epea

\'Beldur  Barik\' kanpainaren barruan ikus-entzunezko tailerra antolatu dute astebururako Durangon. Ikastaroa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta zabalik dago izena emateko epea.

 

\'Beldur Barik\' lehiaketara aurkezteko film labur bat egingo dute ikastaroan. Banaka edo taldeka parte hartu daiteke, zeozerelkartea@gmail.com helbidean edo 656 721 232 telefonoan izena emanda. Mobila, bideokamera, tableta... eroan behar da. Informazioa gehiago: www.beldurbarik.org

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!